BASATIAK

Basajaun-Basandereak

hodei

Basajaun-Basandereak

1. Emazteak dira ? Gizonak ?

Euskal naturalistako jeinuak dira Basatiak, emazteak eta gizonak dira. Gizonak Basajaun du izena eta emazteak Basandere. Hainbat lekutan, gizonak Anxo izena hartzen du.
Basanderea eta Basajauna bikoteak dira. Basajaun basoko jauna edo jaun basatia erran nahi du eta Basandere andre basatia edo basoko andrea.

2. Non bizi dira ? Norekin ?

(+ ikusi)

HIRU EGIA

Ixabel Millet-ek moldaturiko mitoa

Behin batean, etxolatik etxera jaitsi ziren artzainak haien puskak harturik, baina afaria prestatzeko tenorea heldu zenean, grila ttattolan ahantzirik utzi zutela ohartu ziren.

Nehorrek ez zuen gauaz mendietan ibili nahi, balekibale ; gaua baitzen jeinu eta mamuen erreinua ; Gauekoren erreinua.

Baina haien arteko ausartena, haren adorea bilduz, gauak gauari grilaren xerka joan zen mendian gora. Ttattolara heltzean, tximiniatik kea zerion. Orduan, emeki-emeki sartu eta, su ondoan jarriak, Basajaun-Basandere atzeman zituen. Orduan Basajaunak galdegin zion:

(+ ikusi)